Amiantoak hildako Desiderio Garciaren kasua epaitu dute Donostian

Aiurri 2022ko mar. 30a, 13:18

Desiderio Garcia urnietarraren kasua Donostiako Justizia epaitegian epaitu dute, gaur. Garcia 2020ko ekainaren 25ean hil zen. Geroztik, Gipuzkoako Segurtasun Sozialeko Institutuak eta Osalanek txosten banatan aitortu zuten Garcia amiantoarekin eta minbiziaren sortzaile diren beste zenbait sustantziekin lan egin zuela urtetan, eta horiek arnastu izanak gaixotasuna eta heriotza eragin ziotela.

Gaur egin duten epaiketan, Desiderio Garciaren familiak Sidenor eta Cofivacasa enpresei erreklamatzen dien 159.754 euroko kalte ordaina aztertu dute. Bien bitartean, Amiantoren biktimen aldeko Asviamie elkarteko kideek elkarretaratzea egin dute, Justizia Jauregiaren atarian. Elkarretaratuek salatu duenez, ez bere enpresak ezta Osakidetzak Garciari inoiz ez zioten bere gaixotasunaren jatorriari buruzko ezer jakinarazi, legea urratuz era horretan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!