Adarrara igoera, elurraren bila

Aiurri 2022ko api. 1a, 22:43

Elurra bertatik bertara ikusi, ukitu eta negu giroa arnastu nahian, Andoni Urbistondo urnietarra Adarrara igo da arratsaldean. Bertatik bidali ditu irudiak. Zeropeko hotzberoa topatu du Adarramendin, eta haizearekin hotz sentsazioa areagotu besterik ez zen egiten. Tontorrean elur askorekin egin du topo, 12 zentimetrotik gora erraz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!