Ekintzak mota desberdinetakoak izango dira eta adin tarte bakoitzari egokituak egongo dira (2010-2006 urte bitartean jaiotakoak).
- Apirilak 11: Pump Truck 2009, 2008, 2007 eta 2006 urteetan jaiotakoentzako. Arratsalde pasa Astigarragan bizikletarekin.
- Apirilak 12: Aquarium 2009, 2008, 2007 eta 2006 urteetan jaiotakoentzako. Egun pasa Donostian.
- Apirilak 13: Sukaldaritza 2010, 2009, 2008, 2007 eta 2006 urteetan jaiotakoentzako.
- Apirilak 19: Costa Jump 2009, 2008, 2007 eta 2006 urteetan jaiotakoentzako. Arratsalde pasa Urbilen.
- Apirilak 20: Zinea 2010, 2009, 2008, 2007 eta 2006 urteetan jaiotakoentzako. Arratsalde pasa Errenterian.
- Apirilak 21: Urgull 2010 urtean jaiotakoentzako. Egun pasa Donostian.
- Apirilak 22: Paintball 2007, 2006 urteetan jaiotakoentzako. Arratsalde pasa Zubietan.
Izena eman apirilak 4-8 bitartean
Izena emateko Gaztelekura bertaratu beharko da apirilak 4-8 bitartean (astelehen eta astearteetan 17:00-19:30 / asteazken eta ostegunetan 17:00-20:00 / ostiraletan 17:00-21:00).
Bestalde, gurasoei bideratutako bilera bat egingo da apirilaren 7an, 19:00etan, Gaztelekuan, ekintzen inguruko informazio zehatzagoa emateko eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko.