Urnietarrek haien auzo eta kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten zituzten gauzak aintzat hartuta proposamenak aurkezteko aukera izan zuten martxoaren 9tik 27ra arte. Epe horretan, 231 galdetegi jaso ziren. Horietatik 78 martxoren 18an eta 19an jarri zen informazio karpan, 75 herriko puntu desberdinetan ipinitako buzoi eta kutxetan, 32 udalaren webgunean eta 46 APP-an.
231 galdetegi jaso zituzten, eta horietatik 10 baino ez dituzte atzera bota
Orotara, 10 eskaera baliogabetu dira, ez baitzituzten gutxieneko irizpideak betetzen. Orain, jasotako proposamen guztiak aztertuko dituzte hirigintzako teknikariek, prozesuaren hasieran zehazturiko gainerako baldintza teknikoak betetzen dituzten ikusteko. Ondoren, horietako zenbait lehenetsiko dituzte, datorren urtean gauzatuko diren proposamenak hautatzeko. Azkenik, harturiko erabakien komunikazioa egingo da. Horretarako, parte hartu duten pertsonei erantzun zuzena emango zaio, informazio liburuxka bat bidaliko da herriko etxe guztietara eta prozesu guztia laburbilduko duen txostena ikusgai jarriko da Urnieta.eus webgunean.
2023ko udal aurrekontuetan 150.000 euro ekimen hauetara bideratuko dira