Berria erremonte txapelketako finala, larunbat arratsaldean

Aiurri 2022ko api. 6a, 07:00

Aldabe eta Apezetxea izango dira Loitegi eta Zaldua I.aren aurkariak, 16:30an hasiko den lehian.

Finalaurrekoan Aldabe eta Apezetxea aise nagusitu ziren Urrutia II.aren eta Labakaren aurka (35-19). Pronostikoa bete zen eta gorriak nagusitu ziren hasieratik bukaerara. Oriamendiren arabera, "Apezetxea izan zen finalerdiko erremontista nabarmenena, 11 tanto saketik eta bost piloteoan egin eta gero. Goizuetarraren hirugarren garaipena da profesionaletan jokatutako hiru partidatan".

Hasierak erakutsi zuen partida nolakoa izango zen. 11-3 aurreratu ziren gorriak. Pixkanaka gora egin zuten errentak (18-9, 23-11, 31-18) eta alde handiena azken txanpan iritsi zen. Bi bikote finalistak izan dira txapelketako onenak. Ligaxkan elkarren aurka jokatu zuten eta Aldabek eta Apezetxeak 35-34 irabazi zuten.

Partidaz gozatzeko aukera dago Aiurriren eskutik. Informazioa 943 300 732 telefonora deituta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!