Haurrentzako ekintzak egingo dira Pazko astean, Lekaion

Aiurri 2022ko api. 6a, 10:48

5-10 urte bitarteko haurrei zuzenduriko ekintzak eskainiko dira apirilak 19-22 bitartean, Lekaio kultur etxean: eskulanak, jolasak eta abestiak, besteak beste.

Hitzorduak 10:00-13:00 bitartean izango dira egun horietan eta egunean bertan azaltzearekin nahikoa izango da aurretik izena eman gabe.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!