Lasartetik iritsiko da Korrika Urnietara. Zabaleta auzotik igaro ostean, Goimendi tabernaren bidegurutzean San Joan plazarantz igoko da. Bertatik Arantzubira jarraituko du ibilbidea, eta, ondoren, Eroskiko aldapatik jaitsita Idiazabal kalera irtengo da. Azkenik, Salestarrera doan aldapan gora segiko du.
Korrika txikia
Egun berean, apirilaren 8an, beste bi ekintza izango dira Korrikaren jiran. Goizeko 10:00etan korrika txikiari hasiera emango zaio Goi mendi tabernaren bidegurutzean. Ibilbidea San Joan plazan amaituko da. Behin plazara iritsita bertso batzuk abestuko dituzte Egapeko eta Magaleko ikasleek.
«Aho zabalik» ikuskizuna
Arratsaldean berriz, Elvi sabeliztunaren «Aho zabalik» ikuskizuna ikusteko aukera izango da 19.00etan Zubitxo plazan.