Korrika 2022

Elvi sabeliztunaren emanaldia izango da, Korrikaren harira

Aiurri 2022ko api. 7a, 12:19

Elvi sabeliztunak "Aho zabalik" izeneko emanaldia eskainiko du ostiralean Urnietako Zubitxo plazan, iluntzeko 19:00tan hasita, Korrika dela eta. Haur eta familiei begira antolatutako ekitaldia da. Baina, oro har, euskaltzale guztiei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!