[Postontzia]

Gaurko egunez Urnietan, duela 91 urte

Naziogintza 2022ko api. 15a, 09:05

Gaurko egunez, duela 91 urte, Urnietako Udalak, aho batez, Euskal Errepublika bat aldarrikatu zuen mozio baten bitartez. Espainiako Errepublika ezarri eta egun bat geroago egin zuen Urnietako Udalak aldarrikapen hori, 1931ko apirilaren 15ean, garai hartako zinegotzi guztien adostasunarekin.

Urnietakoa ez zen kasu isolatua izan, 1931ko apirilean Euskal Herriko beste udal askok ere (Azpeitia, Orio, Zestoa, Zumaia, Bermeo, Bergara, Errenteria, Hernani, Markina...., besteak beste) Euskal Errepublika bat eskatu zutelako Euskal Herriarentzat.

Gure historia hurbileko pasarte ezezagun hori gogorarazteko, eta Euskal Errepublikaren beharra gaur egun ere aldarrikatzeko, Naziogintza Taldeak (https://www.naziogintza.eus/) ekitaldi ireki bat ospatuko du maiatzaren 7an, goizean, Azpeitiko Herriko Plazan (12:00-etan). Azpeitiarrak, urnietarrak eta Euskal Herriko herritar guztiak gonbidatuta daude. Izan zirelako gara, garelako izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!