[Azken ordukoa]

“Itsatsita” ezohiko musikalaren atzerapena iragarri dute

Aiurri 2022ko api. 19a, 11:46

Demode Quartet-en “Itsatsita” ezohiko musikalaren aurrestreinaldia azeratu egingo dutela iragarri dute.

Sinopsia

Neska batek eta mutil batek diskoteka batean elkar ezagutzen dute eta kimika sortzen da. Gauza batek bestea dakar: baietz, ezetz… eta azkenean baietz: sutsuki enroilatzen dira bainu batean. Nori ez zaio gertatu?

Baina istorio hau ez da amaitzen gazteen, musikaren eta alkoholaren gaueko istorio asko amaitzen diren bezala: gure protagonistek espero ez zuten arazo txiki batekin egingo dute topo. Medikuek “penis captivus” deitzen diote, eta topaketa sutsu honen amaiera ez
da bainu batean izango, ospitale bateko larrialdi-gelan baizik. Han hasten da benetan gure historia.

Mutiko eta neskak, hitzez hitz itsatsita egongo direnez, elkar ulertzera eta elkar ezagutzera kondenatuta egongo dira Larrialdietako Boxean itxaronaldi luze horretan. Itxaronaldia tentsioz betea, zirraragarria eta oso komikoa izango da, baina batez ere... Musikala!

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria: Patxi Barco
  • Zuzendari musikala: Joli Pascualena
  • Interpreteak: Xanti Korkostegi, Maria Redondo, Ainhoa Aierbe, Paul San Martin
  • Produkzioa: Demode Produkzioak
  • Libretoa eta Musika: Ferran Gonzalez, Alicia Serrat, Joan Miquel Perez.
  • Euskarara egokitzea: Aitziber Garmendia, Patxi Barco
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!