Hilaren amaieran irekiko da Urnietako Udalekuetan izena emateko epena

Aiurri 2022ko api. 19a, 13:30

Urtero lez, bi proposamen plazaratu ditu Urnietako Udalak uda honetarako: Eguzkitan Blai eta kirol-udalekuak. Modu honetan, herriaz gozatzeko aukera izango dute haurrek, euskaraz.

Apirilaren 25etik maitzaren 6ra bitarte egongo da bi proposamenetan izena emateko aukera, bi modutan: batetik, Lekaio kultur etxean; bestetik, web atarian.

Eguzkitan Blai udalekuak

  • Noiz? Ekainaren 27tik uztailaren 29ra, 5 txandatan.
  • Nork har dezake parte? 2010-2018 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte.
  • Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara.
  • Izango al da zaitza-zerbitzurik? Bai. Zaintza udalekuaren ordutegiekin osatu ahal izango da 8:30etik 13:30era, ordu erdiko frakzioetan.

Kirol-udalekuak

  • Noiz? Ekainaren 27tik uztailaren 29ra, 3 txandatan.
  • Nork har dezake parte? 2010-2018 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte.
  • Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara (astean bi egunetan 9:30etik 13:30era).
  • Izango al da zaitza-zerbitzurik? Bai. Zaintza udalekuaren ordutegiekin osatu ahal izango da 8:30etik 13:30era, ordu erdiko frakzioetan.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!