Hitzaldia emango du Euskal Fondoak, “La vieja” kooperazio proiektua aurkezteko

Aiurri 2022ko api. 20a, 07:59

Tripadvisor

Urnietako Udalak urtero sinatzen du hitzarmena Euskal Fondoa Toki Erakunde Kooperanteen Elkartearekin. Batetik, garapenerako lankidetzarekin zerikusia duten proiektuak gauzatzeko zenbait herrialdetan, eta, bestetik, garapen ekonomiko eta sozialerako edota sentsibilizaziorako programak sustatzeko.

Hain justu ere, adineko pertsonentzako Kuban garatzen den proiektua azaltzeko, hitzaldia emango du, Lekaion, apirilaren 28an, Juanma Balerdi erakudearen zuzendariak, arratseko18:30ean hasita. Adineko helduentzako arreta arloari begira egiten dute lan Kuban, zerbitzu dibertsifikatuagoa eta kalitate handiagokoa eskaintzeko xedez. Hitzaldi honetan proiektu horren gaineko azalpenak emango dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!