Eskalada-saioa antolatu du AEK-k, Zanpatuzekin batera

Erabiltzailearen aurpegia Urnietako_AEK 2022ko api. 25a, 10:58

Datorren ostiralean, apirilak 29, Urnietako Zanpatuz elkartearekin eskalada saioa antolatu du AEK-k, Zilegi Eskolaren barruan. Santa Barbaran izango da arratsaldeko 16:00etan eta bertan parte hartzeko ez da aldez aurreko ezagutzarik beharko, interesa besterik ez. 

Doako saioa izango da, baina komenigarria da izena ematea: zilegieskola@aek.eus helbidera idatzita edo 663 04 33 14 zenbakira mezu bat bidalita

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!