Maite Jauregik 400 euroko saria irabazi du gidabaimeneko azterketa euskaraz gainditzeagatik

Aiurri 2022ko api. 25a, 12:22

Gida-baimena euskaraz ateratzea sustatzeko xedez, sariak banatzen dira eskualdeko herrietan. Lasarteko Mugica autoeskolako ikasle izandako Maite Jauregi Alberdik irabazi du diru-laguntza.

Aipatu azterketa gainditzen duten herritarren artean, 400 euroko sariak zozketatzen dira herri bakoitzean dagoen autoeskola kopurua aintzat hartuta. Urnietaren kasuan, autoeskola bakarra dagoela kontuan izanda, sari bakarra banatu da. Dena den, zozketan sartu dira azterketa gainditu duten urnietar guztiak, nahiz eta Urnietako autoeskola batean matrikulatuta ez egon. Eta hori da hain zuzen, aurtengo
zozketaren irabazlearen kasua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!