Urnieta Quel Abogados taldeak puntu bakarragatik irabazi du asteburuan

Aiurri 2022ko api. 26a, 09:18

Urnieta Quel Abogados taldeak puntu bakarragatik irabazi zion Eibar Eskubaloiari asteburuan (21-22), eta laugarren postuan kokatu da Gipuzkoako txapelketan, lehiaketa amaitzeko 3 jardunaldiren faltan.

Urnietarrek, lehen posturako borrokatik kanpo, hirugarren posturako lehian jarraitzeko aukera ematen dien garaipena lortu dute. Defentsan lan ona egin zuten eta erasoan ondo aritu ziren arren, partida estua izan zen urnietarrena. Lehen zatiaren azken txanpan, bisitariek, intentsitatea areagotuko zuten etabost goleko aldea eskuratzea lortu zuten (8-13).

Bigarren zatiaren hasiera bikaina jokatu zuten UKEkoek, defentsan maila onarekin jarraitzen baitzuten, 7 goleko errenta eskuratuta. Orduan hasi ziren etxekoak errenta 3 golera murriztu nahian, amaierarako 10 minuturen faltan. Neurketaren azken zatian etxeko taldeak ahalegin guztiak egingo zituen, UKEren neskei partida asko zailduz; hala ere, urnietarrek eskuratu zuten garaipen preziatua.

Urnietarrek bi aurpegi erakutsi zituzten neurketan: batetik, seriotasuna norgehiagokaren zati handi batean eta, bestetik, urduritasuna partidaren azken txanpan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!