Ireki da Urnietako Udalekuetan begirale gisa izen emateko epea

Aiurri 2022ko apirilaren 28a

Begirale bila dabil Urtxintxa, 2022ko Urnietako Eguzkitan Blai eta Kirol Udaleku irekiak egiteko. Hezitzaile izateko interesa dutenek izena emateko aukera dute maiatzaren 4 bitarte.

Udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 29 bitarte izango dira eta hezitzaileen ordutegia 9:30-13:00 izango da oro har, nahiz eta zaintza ordutegiaren baitan aldatu daitekeen eta ostiraletan 15:00 arte luzatuko den. Hautaketa prozesua maiatzaren 20an gauzatuko da, eta, ondoren, formakuntza eta prestaketa saioak egin beharko dira ekainaren 3an eta 4ean.

Izena emateko ondorengo baldintzak bete beharko dira:

  • 18 urte beteak izatea
  • Euskara ondo menperatzea

Bestalde, hauek dira besteak beste, curriculumaren baremazioan kontuan hartuko
diren irizpideak:

  • Begirale titulua izatea
  • Euskara C1 maila ziurtatzea (agiririk ezean hautaketa prozesuan egiaztatu beharko da)
  • Formazioa eta aurreko lan esperientzia
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!