Santa Kruz eguna ospatuko da Azkorte ermitan

Aiurri 2022ko apirilaren 28a

Santa Kruz eguna dela eta, askotariko hitzorduak antolatu dira egunaren bueltan, tartean, ohiturari jarraiki, erromeria izango da Azkorte ermitan.

Honako hau da egitarau osoa:

Maiatzak 3, asteartea

  • 11:30 Meza.
  • 12:30 Bertsolariak: Anjel Larrañaga eta Mikel Mendizabal. Trikitilariak: Antorregi eta Larrañaga
  • 14:00 Bazkari herrikoia Oianume jatetxean (izen ematea: 943 55 66 83)
  • 15:30 Bertsolariak eta trikitixa soinua Oianume jatetxean.

Maiatzak 8, larunbata

  • 11:00 Meza Azkorteko ermitan
  • 12:00etatik aurrera herri kirolak, Ttirriki-Ttarraka taldeak girotutako erromeria eta bertsolariak.

Azkortera bertaratu nahi duen ororentzak doako autobus zerbitzua egongo da Pintore kaletik 10:00-13:30 bitartean. Autobusak behar beste joan-etorri egingo ditu. Azken igoera 12:00etan izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!