Irekia dago neska gazteei zuzenduriko Jabekuntza Eskolako izen-ematea

Aiurri 2022ko api. 28a, 12:15

Espazio Lunarra

Udalerriko emakumeen* ahalduntze-prozesuak bultzatzen jarraitzeko asmoz, Urnietako Udalak Jabekuntza Eskolaren udaberriko programazioa jarri zuen abian emakumeentzat*.

Programazio horren barruan neska gazteek protagonismo berezia izango dute, izan ere, proposamen bat garatu da haientzat bereziki, Espazio Lunarrak (talde psikoterapeutiko holistikoa eta feminista) dinamizatuko duena: “Neska gazteentzako Jabekuntza
Eskola”.

Horren bidez, bereziki neska gazteen interesei eta beharrei erantzuten saiatuko da. Momentuz izena eman duten neskekin eskolaren egitaraua adostu berri da eta lehenengo saioa maiatzaren 13an izango da, 17:30ean, Lekaio kultur etxean. Genero estereotipo eta rolak, tabu eta mitoak landuko dira egun horretan. Gainerako saioen gaiak berriz, ondorengoak izango dira: lodifobia, nola egin aurre jarrera matxistei eta emakume erreferenteak historian.

Izena eman, maiatzak 9 arte

Oraindik plaza batzuk libre geratzen diren, eta, beraz, interesa duten neska gazteek izena emateko aukera dute maitzak 9 arte edo lekuak bete arte. Horretarako, ondorengo telefono zenbakira deitu edo whatsapp-ez idatzi beharko da: 688654548

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!