Informazioa eguneratzen joango gara

Saletxeberriko bizilagunak, urik eta argirik gabe, haserre

Aiurri 2022ko mai. 2a, 11:43

Pankartaz josita esnatu zen iragan ostiralean Andoain eta Urnieta bitarteko biribilgunean, Xoxokara igoeran dagoen Saletxeberriko etxebizitza-blokea: "Edateko ur garbia denon eskubidea" edota "Saletxeberri legalizazioa ya" leloekin, besteak beste. Bizilagun batek azaldu lez, 2010. urtean, ur eta eta argi-hornidura eten zuen Udalak. Harrezkero, instalazio partikular bat dute etxebizitzan. Hala, matxura izan dute eta joan den asteazkenetik daramate urik eta argirik gabe. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!