Kantazaun kantu-kalejirak herria girotuko du hilabete bakoitzeko azken ostiralean

Aiurri 2022ko mai. 2a, 09:33

Kantazaun taldea bere ohiko dinamikara itzuli da. Hala, aurrerantzean, hilabete bakoitzeko azken ostiralean, kantu-kalejira bat egingo du taldeak, ordu eta erdiz, euskal kantutegia oinarri hartuta. Abiapuntua arratsaldeko 19:00etan izango da San Joan plazan, eta, ondoren, kalez kale joango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!