Antia lehiaketako sari-banaketa, ostiralean

Aiurri 2022ko mai. 2a, 09:49

On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketaren XXVIII. edizioko sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 6an gauzatuko da, arratsaldeko 18:30ean hasita. Bi kategoria egon dira aurten, haurrena eta gazteena.

Xanti Korkostegik aurkeztuko du ekitaldia, eta Kris Solano eta Amaia Oreja musikarien doinuez gozatzeko aukera izango da. Hitzordua zuzenean jarraitu nahi dutenek gongidapenak eskura ditzakete Sarobeko bulegoan: astelehenetik ostiralera, 9:00-13:00 eta 16:00-18:00. Online ere lor daitezke bibe.me webgunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!