Urnietako Udalak Merkataritza Indartzeko Plan Berezia aurkeztuko die herritarrei

Aiurri 2022ko mai. 6a, 07:50

Merkataritza Indartzeko Plan Berezia (MIPB) osatu du Urnietako Udalak, `On Bizi´ merkatarien elkartearen kolaborazio aktiboarekin eta Ikertalde enpresaren laguntzarekin. Udalaren helburua da udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorea indartzea eta erakargarri egitea. 

Planari esker, Udalak lanketa sakon bat egiten jarraituko du, tokiko merkataritza hobetzeko eta modernizatzeko. Urnietarrek Merkataritza Indartzeko Plan Bereziaren xehetasun guztiak ezagutzeko aukera izango dute datorren astelehenean, maiatzaren 9an, iluntzeko 20:00etan. Urnietak merkataritza indartsu bat izatea plana: "Herri dinamiko bat, urnietarren bizi kalitatea hobetuko duena. Herritarren kontsumo beharrak eta ohiturak gertutik ezagutzen lagunduko du eta baita pandemia garaian hainbeste sufritu duen sektorea biziberritzen ere". 

Planaren lanketa 2021eko irailean hasi zuen Udalak eta ordutik prozesu sakon bat jarraitu du, askotariko ekintza parte-hartzaileak oinarri. Hala, urnietarrei inkestak egin zaizkie, telefonoz eta kalean; herriko merkataritza eskaintza aztertu da; eta egindako lana eta bildutako datuak sektorearekin partekatu dira, azken ekarpenak jasotzeko asmoz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!