Trafiko-istripuak prebenitzeko saioa izango dute Salesiar ikastetxeko ikasleek

Aiurri 2022ko mai. 6a, 08:57

zarautz.eus

"Don ́t be Dummy. Zuk ez duzu ordezkorik" Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak trafiko-istripuak saihesteko sortutako ekitaldi ibiltaria da eta Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteei zuzenduta dago. Hala, datorren astelehenean, Urnietatik igaroko da programa: goizeko 09:00etan eta 11:00etan Salesianos Ikastetxeko ikasleei streaming bidezko saio bat eskainiko zaie.

Orain arte, Araba, Bizkaia de Gipuzkoako 58 udalerritan egon da programa eta, dagoeneko, 151 saio burutu dira: horietan, 161 ikastetxek hartu dute parte. Orotara, 30.000 ikusletik gora eduki ditu “Don’t be Dummy” programak eta 90 lekuko inguru ausartu dira beren esperientzia pertsonala kontatzera.   

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!