Zabalik dago Sanmiel Jaietako kartela erabakitzeko lehiaketa

Aiurri 2022ko mai. 6a, 12:54

Martxan da Sanmiel Jaiak iragarriko dituen kartela erabakitzeko lehiaketa. Parte hartzeko epea uztailaren 1a arte egongo da zabalik, eta egileek hainbat baldintza bete beharko dituzte.

Hala, parte hartzaile bakoitzak, gehienez, 3 obra aurkeztu ahal izango ditu, A3 tamainako euskarri zurrun baten gainean. Lanak formatu digitalean ere aurkeztu beharko dira, eta hauek, gutxienez, 300 ppp*ko erresoluzioa izan beharko dute eta CMYK kolorea. Kartelak `URNIETA, 2022ko SANMIELAK´ goiburua izan beharko du.

Jatorrizko lanak Udaleko Bertan bulegoan aurkeztu beharko dira, 07:30-14:30 ordutegian (telefonoa: 943 00 80 00 edo urnietakoudala@urnieta.eus).

Jai Batzordeak erabakiko du nork eramango duen 450 euroko saria. Oinarri guztiak udal webgunean kontsultatu daitezke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!