XXVIII. Antia Literatur Lehiaketaren sariak banatu dira

Aiurri 2022ko mai. 6a, 19:48

Gaur arratsaldean ospatu da XXVIII. On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketa. Orotara, bi kategoria izan dira aurten: haurrena eta gazteena. Hala, txikien kategorian, Ignacio Goikoetxea Pizarrok eraman du saria,  “Zuk inoiz ikusiko duzun kasurik arraroena” idazlanarekin. Bestalde, gazteei dagokionez, Nina Lopez Rodriguez izan da garaile, “Amesti” lanarekin. Ibon Egaña eta Amaia Serrano izan dira epaile lanetan edizio honetan.

Amaia Orejak eta Kristina Solanok girotu dute makina bat herritar bildu dituen hitzordua. Parte-hartze handia izan dela nabarmendu du Jorge Segurado alktateak: 55 kidek hartu dute parte haurren kategorian, aldiz, gazteen kasuan 27k.  

Haurren kategoria (12 urtetik beherakoak)

1. saria (Tablet bat): Ignacio Goikoetxea Pizarro: “Zuk inoiz ikusiko duzun kasurik arraroena”.
2. saria (Ebook bat): Selma Lekuona Schlegel:  “Zirriborroen mundua”.
3. saria (Ebook bat): Ekaitz Alzuri Dos Santos: “Mahres eta 40 lapurrak”.

Gazteen kategoria (12-16 urte bitartekoak)

1. saria (500 euro): Nina Lopez Rodriguez, “Amesti”.
2. saria
(300 euro): Irene Ramirez Gonzalez, “Haritz nire lagun ausarta”.
3. saria (150 euro): Maialen Sanchez Lucio, “Azkeneko eskutitza”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!