Pasabide berria egingo du Udalak, tren geltokira sartu-irtena egiteko

Aiurri 2022ko mai. 9a, 08:47

Gaur hasi ditu Urnietako Udalak tren geltokirako pasabide berria egokitzeko obrak, Adifek obraren bigarren fasearekin lotutako lanekin has dadin.  Pasabide berria Magale ikastetxearen horma eta geltokiko nasaren artean dagoen berdegunean eraikiko da, eta horrela, San Juan kalea eta Geltoki kalearen arteko lotura egingo du. Pasabideak 2,5 metro zabal izango du.

Obra zibilari lotutako hormigonatze-lanak segurtasun osoz burutu ahal izateko, gaurtik 12ra, datorren astelehenetik ostegunera bitartean, San Juan kaletik tren geltokirako sarbidea itxita egongo da. Denbora tarte horretan erabiltzaileek soilik Geltoki kaleko sarbidea izango dute erabilgarri.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!