Azkorten bigarren erromeria ospatu zuten atzo, Lasarte-Oria eta Urnietako Udalek eta Ttakun kultur elkarteak antolatuta. Mezaren ostean, herri kirolen txanda heldu zen, Aimar Irigoien eta Beñat Telleria harri-jasotzaileen eta Aratz Mugertza eta Julen Gabirondo aizkolarien eskutik. Lierni Rekondo, Iker Ormazabal, Maddi Lasa eta Urko Ormazabal bertsolari gazteek bertso-saioa osatu zuten, eta Ttirriki Ttarraka eskolako trikitilariek erromeria girotzen aritu ziren. Festari buruzko xehetasun gehiago, kronika zein argazki bilduma, Txintxarri aldizkarian topa daitezke.