Mendi ikus-entzunezko bikoitza, Zanpatuzen eskutik

Aiurri 2022ko mai. 10a, 07:21

Dorje Lakpa mendia eta Huayhuash trekking-eko emanaldiak Saroben, datorren ostegunean ikusgai.

Maiatzaren 19an izango da, iluntzeko 19:00tan hasita. Iker Madoz nafarrak eta Mikel Inoriza arabarrak eskainiko dute lehen emanaldia, Nepalen dagoen mendiari buruz; Joseba Oiarzabal eta Andoni Urbistondo urnietarrek Perukoa, atariko gisa.

Bi jarduerak iazko urrian egindakoak dira. Sarrera librea da, eta bi modu daude tokia gordetzeko. Bime.me plataforman edota Sarobe bertan hartuz sarrerak, astelehenetik ostiralera. Ordutegia honakoa da: 09:00tik 13:00ra, eta 16:00tik 20:00ra. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!