“Redada familiar” antzezlana taulataruko dute Saroben

Aiurri 2022ko mai. 10a, 12:59

Vaiven produkzioak konpainiaren eskutik, “Redada familiar” antzezlana igaroko da Sarobeko oholtzatik, hilaren 31an, arratsaldeko 19:00etan. Gaztelaniaz izango da obra.

Aurki ipiniko dira sarrerak salgai, bost euroan. Halaber, bina sarrerako lau sorta zozkatuko dira maiatzaren 16ra arte izena ematen duten urnietarren artean. Zozketan parte hartzeko, Urnietako Udalaren APP-an edo webgunarnen bidez egin daiteke, edo, bestela, Saroben jarritako kutxatilera hurreratuta.

Sinopsia
Etxean lasai-lasai afaltzen ari den familia batek Informatika Delituen Unitatearen (IDU) sarekada bat jasan du, familiako kideren batek etxeko porno-sare bat darabilen susmoa dagoelako. Interneteko pribatutasunaren jazarpen eta gabeziaaren garaiko komedia katartikoa.

Fitxa artistikoa

  • Testua: Antonio Muñoz de Mesa
  • Zuzendaritza: Olga Margallo
  • Euskarazko bertsioa: Aizpea Goenaga
  • Musika: Iñaki Salvador
  • Eszenografia: José Tomé
  • Argiztapena: Xabier Lozano
  • Jantziak: Ana Turrillas
  • Antzezleak: Mikel Laskurain, Ana Pimenta/Ainhoa Aierbe, Nerea Gorriti, Xanti Korkostegi eta Aitziber Garmendia (kolaborazio berezia)
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!