“Itsatsita” antzerki musikalaren aurrestreinaldia, Saroben

Aiurri 2022ko mai. 12a, 12:27

Demode Produkzioak “Itsatsita” antzerki musikalaren aurrestreinaldia egingo du ekainaren 2an Sarobe arte eszenikoen gunean, iluntzeko 20:00tan.

Sarrerak, 5 euroan, eskuragarri daude Sarobeko bulegoetan 9:00-13:00 eta 16:00-18:00 ordutegian, eta egun berean ere erosteko aukera egongo da txarteldegian ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago. Online ere erosi daitezke sarrerak HEMEN klik eginez gero. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!