"Elkartasunak mugitzen gaitu" izenpean, Rubenen eta Jonen aldeko ekimenak

Aiurri 2022ko mai. 16a, 11:32

Maiatzaren 25an eta 26an Ruben Gelbentzu eta Jon Lizarribarren aldeko ekimenak egingo dira. 

Maiatzaren 25an "Hitz egin dezagun errepresioaz" hitzaldia egingo da. Hurrengo egunean, Elkartasun Eguna antolatu dute zenbait herritarrek.

Bestalde, maiatzaren 26an, arratsaldeko 18:00tan, trikipoteoa egingo dute eta, 19:00tan, erremonte jaialdi girotua ikusteko aukera izango da: Loitegi-Ansa Goikoetxea eta Zubiriren aurka. Amaitzeko, elkartasun mokadu musikatua egingo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!