Kadete mailako neskek Kopako finala jokatuko dute, larunbat honetan

Aiurri 2022ko mai. 12a, 18:52

Urnieta eta Legazpiren arteko finala, larunbat honetan izango da Ordiziako Altamira zelaian. UKEk zaletuak deitu ditu gorritxoak animatzera joan daitezen.

Urnieta Kirol Elkarteko emakumezkoen kadete taldeak larunbatean jokatuko du finala, eguerdiko 12:00tan Altamira futbol zelaian (Ordizia). Bere jarraitzailearengandik hiru puntura sailkatu ondoren, Legazpiko Ilintxaren aurka jokatuko du finala zelai neutralean. David Cuencak eta Beñat eta Aimar Lizaso anaiek zuzendutako neskek txapeldunen kopa Urnietara eraman eta zaleei eskaini nahi diete. Aste askotako lan gogorraren ondoren iritsi da finalera hain preziatua den sailkapena.

Neska kadeteek eta Urnieta Kirol Elkarteak datorren larunbatean Ordizian klubeko neskak animatzera dei egin die euren zale eta jarraitzaileei. Zorte on, neskak!

 

2021-2022. denboraldiko taldea

Jokalariak: Aloña De Torres, Ane Martinez, Eneritz Usarralde, Ihintza Manterola, June Urdangarin, Laida Egaña, Leire Vaquero, Leyre Holgado, Lide San Sebastian, Mireia Lopez, Nahia Hernandez, Nerea Del Castillo, Nora Agirre, Nora Navarro, Nora Vega, Oihana Arrue, Leire Gonzalez, Leire Perez, Leslie Thesan.

Prestatzaileak: David Cuenca, Beñat Lizaso, Aimar Lizaso.

FINALA | Urnieta-Legazpi Larunbata, 12:00. Ordizia

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!