Nerea Amilibia eta Hodei Lujanbio Ereñotzuko mendi lasterketako garaileak

Aiurri 2022ko mai. 16a, 09:05
©Aitor Urkia Etxeberria.

Beroak baldintzaturiko proba izan zen, eta hala eta guztiz ere ehundik gora lasterkari iritsi zen helmugara. Nerea Amilibia nagusitu zen emakumezkoetan eta Hodei Lujanbio gizonezkoetan.

Beterri-Buruntzako partaide ugari izan zen lasterketan. Haritz Zubillaga urnietar-zizurkildarra 7. helmugaratu zen, eta lehen postuetan iritsi ziren eskarmentu handiko bi urnietar: Mikel Legarreta eta Mikel Costas.

Emakumezkoetan Amilibiaren atzetik helmugaratu ziren Maite Salazar eta Ainhoa Jauregi.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!