Odol emate saioa egonen da maiatzaren 23an, Gaztelekuan

Aiurri 2022ko mai. 16a, 11:39

Odol emate saio berri bat izango da maiatzaren 23an, Gaztelekuan, 16:30etik aurrera. Azken hilabeteetan bezalaxe ezinbestekoa izango da hitzordua hartzea.

Ezinbestekoa izango da aurretiaz hitzordua hartzea; odola eman nahi duten pertsonek ondorengo telefono zenbakira deitu beharko dute txanda hatzeko: 943 00 78 85. Adi, katarroa, mukiak edo eztula bezalako sintomak dituzten pertsonei ez gerturatzea eskatzen zaie.

Horrez gain, odol ematea beharrezkoak diren segurtasun neurriekin gauzatuko da, eta horretarako, aipatu moduan, txandak banatuko dira odola ematera gerturatzen diren pertsonen artean jende pilaketak ekiditeko.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!