Kiroldegiko udal igerilekuko taberna ustiatzeko lehiaketa martxan da

Aiurri 2022ko mai. 16a, 11:29

Urnietako kiroldegiko udal igerilekuan dagoen taberna ustiatzeko zerbitzua emateko lehiaketa irekia dago. Pleguetan zehazten den bezala, ustiapen-aldia hiru hilabetekoa izango da, ekainetik irailera bitartekoa, udal-igerilekua irekita egongo den denboraren baliokidea.

Tabernak, txiringito itxurakoak, kokapen berria izango du, eta espazio itxia eta terraza izango ditu. Taberna zerbitzua 10:00etatik 20:30era eman ahal izango da, astelehenetik igandera, etenik gabe. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 2an amaituko da, arratsaldeko 14:00etan.

Informazio gehiagorako, ondorengo estekan sakatu: https://www.urnieta.eus/eu/kontratatzailearen-profila

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!