“Una razon brillante” pelikularen proiekzioa, Emakumeen Jabekuntza Eskolan

Aiurri 2022ko mai. 17a, 11:07
diezminutos

Emakumeen Jabekuntza Eskolak emakumeentzako antolatutako zineforuma dela eta, “Una razon brillante” pelikula eskainiko da maiatzaren 19an, ostegun honetan, Lekaion, Ahmer SOS Arrazakeriaren eskutik. 

Modu elebidunean proiektatuko da, eta emanaldirako sarrera guztiz doakoa izango da, eta gonbidapenak Saroben jaso beharko dira honako ordutegi honetan: 09:00-13:00 eta 16:00-18:00. ONline bidez ere eskura daitezke, HEMEN klik eginez gero.

Sinopsia

Neïla Salah Parisko kanpoaldeko gaztea da, eta abokatu izan nahi du. Parisko zuzenbide-fakultate garrantzitsuenean matrikulatu da, baina eskolako lehen egunean Pierre Mazard irakasle gatazkatsuarekin haserretzen da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!