Amaitu dira tren-geltokiko sarbide berriko obrak

Aiurri 2022ko mai. 20a, 08:28

Urnietako Udalak astearte honetan amaitu zuen tren geltokirako pasabidea egokitzeko obrarekin. Modu honetan, Adif obraren 2. Fasearekin lotutako lanekin hasi ahalko da. Dena den, nahiz eta obra amaituta egon, pasabide berrian bi farola jartzea falta da.

Pasabide berria, 2,5 metroko zabalerarekin,  Magale ikastetxearen horma eta geltokiko nasaren artean dagoen berdegunean eraiki da, eta orain, San Juan kalea eta Geltoki kalearen arteko lotura egin daiteke horrela. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!