Zabalik da Musika Eskolan izena emateko epea

Aiurri 2022ko mai. 20a, 13:29

Lourdes Iriondo Musika Eskolan 2022-2023 ikasturterako matrikulazioa egiteko epea maiatzaren 19an irekiko da eta maiatzaren 30era arte egongo da zabalik.

Horretarako, matrikularen inprimakia bete eta lourdesiriondo@urnieta.eus helbidera bidali beharko da. Klikatu HEMEN izena emateko. 

  • Musika tailerra: 4, 5 eta 6 urteko haurrentzako saioak. Musika eta mugimenduaren bidez kantua, entzumen-heziketa, erritmoa eta musika-grafia lantzen dira. 45 minutuko 2 saio astean.
  • Musika hizkuntza: edozein partitura irakurri eta interpretatu ahal izateko beharrezko baliabidea. Astean ordubeteko bi saio.
  • Espezialitateak: pianoa, trikitixa, biolina, klarinetea, saxofoia, tronpeta eta perkusioa. Astean ordu erdiko saio bat.
    Instrumentu taldeak: instrumentua urte batez ikasi ondoren, ikasleek taldekako eskoletan parte hartzeko aukera izango du.

Ekainean zehar jakinaraziko da ikaslea onartua izan den ala ez. Interesdunak matrikula onartu ondoren, 50 euroko lehenengo kobrantza egingo da uztailean. Gainerako kuota 9 hilerokotan banatuko da, irailetik maiatzera. Kobrantzak matrikula eskeran adierazitako kontuan kargatuko dira.

Familia ugariek, familia ugariaren tituluaren kopia erantsi beharko dute. Era berean, tarifa-murrizketa eskatzen duten ikasle guztiek dagozkien ziurtagiriekin egiaztatu beharko dute.

  • Ebaluazioa: ikasleak bi txosten jasoko ditu, bata otsailean eta bestea ekainean.
  • Kontzertuak: otsailean eta ekainean eskainiko diren bi kontzertuez gain musika jarduera desberdinak egingo dira.
  • Instrumentuen mailegua: ikasleek instrumentuaren mailegua eskatzeko aukera dute.
  • Ikasketa gelak: ikasleek ikasteko gelak izan ditzakete.

Edozein zalantza izanez gero Lekaio kultur etxera deitzeko (943 00 80 33) aukera dago.

  • Astelehenetik asteazkenera: 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
  • Osteguna eta ostirala: 9:00-14:00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!