Leizaranek irabazi zuen ligako azken partida Urnieta Quel Abogadosen aurka

Aiurri 2022ko mai. 23a, 12:52

22-23. Horrelaxe gelditu zen markagailua partidaren amaiera iragarri zenean, Leizaran Eskubaloiaren garaipenarekin. Urnietan jokatu zen ligako azken partida, arratsaldeko 19:00etan.

Batez ere, andoaindarrak markagailuan aurretik joan arren, norgehiagoka berdindua izan zen. Azken minutuetan nagusitu zen kanpoko taldea, eta, hala, liga bigarren postuan amaitzea ahalbidetu die garaipenak. Aldiz, gorritxoak laugarren gelditu dira sailkapen orokorrean. 

Giro ederra zegoen Urnietako kiroldegian. Talde baten zein besteen zaletuek ohiuka eta txaloka animatu zituzten beren jokalariak uneoro.

Nabarmendu beharra dago, Irati Zinkunegi urnietarrak azken partida jokatu zuela elastiko gorrarekin.

Sailkapena, liga amaituta:
1. Ereintza Beissier: 43 puntu
2. Leizaran Eskubaloia: 42 puntu
3. Arilan Elgoibar: 35 puntu
4. Urnieta Quel Abogados:  33 puntu

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!