Urnietako Udalak aurreikusi du kiroldegi berria bi asteko epean zabalik izatea. Tarte horretan, Andoaingo Allurralde kiroldegia eta Arrate pilotalekuko muskulazio gela, eta Lasarte-Oriako eta Usurbilgo kirol-instalazioak erabiltzea gomendatzen die urnietarrei. Buruntzaldeako hitzarmenari esker, Urnietako bazkideek doan erabili ahal izango dituzte.
Egun gutxi batzuetan, modulu prefabrikatuak eta kiroldegi berria itxita egongo diren arren, kluben entrenamenduak eta txapelketak normaltasunez egin ahal izango dira futbol-zelaian eta atletismo-pistan.