Arratsaldeko 18:00tan eman zitzaion hasiera ekimenari, Matxo tabernatik udal frontoira egindako trikipoteoarekin. Jarraian, 19:00tan, erremonte jaialdi girotua ikusteko aukera izan zen: Goikoetxea eta Zubiriren aurka aritu ziren Loitegi eta Ansa. Borobiltzeko, elkartasun mokadu musikatuarekin amaitu zuten eguna.