Erakusketa antolatu dute zur-taila ikastaroko kideek

Aiurri 2022ko mai. 31a, 08:32

Zur taila ikastaroko ikasleek 2021/2022 ikasturtean egindako lanen erakusketa egingo dute Lekaio kultur etxeko areto nagusian, ekainaren 2an eta 4an, arratsaldeko 17:00etatik 20:00tara.

Ikasle urnietarrek egindako lanak ikusteaz gain, andoaindarren lanak ere erakutsiko dira. Gainera, urnietarren lanak Andoainen egingo den erakusketa batean ere ikusi ahal izango dira, oraindik zehazteke dauden datetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!