"Egun biribila izan zen. Bizi abiatu nintzen, beroa sumatzen zen Zegaman bertan baina gero eguraldia atsegina izan zen, gailurretan. Esponjekin bustitzen eta beste aritu ginen anoa puntu guztietan, gorputzeko tenperaturako mantentzeko. Karranpak bai, jasan nituen, Sancti Spiritun, garaiz, normalean Andraitz arte ez baititut nabaritzen.
Lasai igo nintzen Sancti Spiritutik gora, gailurreria ere oso eroso pasa nuen, ondo jan eta edan ondoren, eta Urbian, korrika hasi eta gorputza oso ondo sentitu nuen, eroso. Andraitzen karranpak areagotu egin ziren, serioak, eta luzapenak egin behar izan nituen minututxo batez edo. Goia jo eta beheraka hasi ostean karranpak desagertu ziren. Nahiko azkar jaitsi nintzela uste dut. Seme-alabak Sancti Spiritun eta 40. kilometroan zeuden, oso polita izan zen.
Helmugan Jokin zegoen, oso une polita izan zen. Bukaera ona izan nuen, lasterketa ondo egin izanaren sentsazioarekin, eta noski, berriro Zegamara berriz bueltatzeko gogoz. Inoizko jendetza handiena sumatu nuen Aratzen, Sancti Spiritun, Otzaurten, Aizkorrin, Andraitzen... Jendea gain-gainean, nahiz eta ni lehenengoak pasa eta denbora askora igaro. Eguraldia lagun izan genuen, eta jendartean animatzeko gogo ikaragarria sumatu nuen".