Kabaret saioa Saroben, Andoni Mutiloaren eskutik

Aiurri 2022ko eka. 3a, 07:31

"Londreseko Pink Flamingo aretoan ikuskizuna ematear dago Elur trans-artista. Bat-batean blokeatu eta bere bizitza kontatzen hasiko zaie ikusleei, Pello gipuzkoar baserritarren istorioa". Dantza, musika eta antzerkia uztartu ditu Andoni Mutiloak "Esnatu naiz" kabaretean. 

Gaur arratsaldean ikuskizuna eskainiko du Saroben, arratsaldeko 19:00tan hasita.

Antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.

Fitxa artistikoa

  • Izenburua: Esnatu Naiz
  • Ideia, gidoia eta zuzendaritza Andoni Mutiloa
  • Aholkularitza eta kanpo begirada: Amancay Gaztañaga
  • Artista: Andoni Mutiloa
  • Mugimendu zuzendaritza: Eneko Balerdi
  • Ekoizpena: Elur Etxea
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!