Korrontzi taldea izango da datorren asteburuan, Egape Dantza Taldearekin batera

Aiurri 2022ko eka. 6a, 10:35

Iturria: Korrontzi

Korrontzi taldeak geldialdia egingo du Urnietan, hilaren 11n, larunbatarekin, Egape Dantza Taldearekin batera oholtza gainera igotzeko. Arrastiko 21:00tan izango da ikuskizuna, Plazido Muxika plazan (eguraldi txarra eginez gero, Egape Ikastolan izango da hitzordua). "Koplariak" diskoa oinarri, orotara, 75 dantzarik mugimendua jarriko diete taldearen melodiei. Sarrera librea izango da, bete arte. 

 

Bestalde, igandean ere izango da zer gozatua. Izan ere, iluntzeko 19:30ean, Saroben ikasturte amaierako gazteen emanaldia egingo du Egape Dantza Taldeak. Bi urteko geldialdiaren ondoren, gogoz hartuko diote 45 dantzarien jendaurreko emankizunari. Doako gonbidapenak izango dira, eta eskuragarri egongo dira Sarobeko leihatilan eta Bibe plataforman

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!