"Zenbatgarrenera?" ikuskizuna taularatuko du Urnietako Udal Antzerki Tailerrak

Aiurri 2022ko eka. 6a, 13:48

Urtero legez, ikasturte amaiera aldean egin ohi duen emanaldia prestatu du Urnietako Udal Antzerki Tailerrak, eta, aurten, ekainaren 19an izango da: "Zenbatgarrenera?". Arratsaldeko 19:00etan hasiko da ikuskizuna, Saroben.

Doako gonbidapenak izango dira, eta eskuragarri egongo dira Sarobeko leihatilan eta Bibe plataforman

Sinopsia
Aurten, Antzerki Tailerraren erakusketak bi zati izango ditu. Lehenengo zatian, tailerraren egunerokotasuna jendeari hurbilduko diogu, tailerreko saio baten garapena zuzenean senti dezan. Bigarren zatiak, igogailu batean gertatzen diren elkarrizketa gehienak denboraren gainean biratzen direla dioen mitoa, gezurtatzen eta desmuntatzen, lagunduko du. Izan ere, igogailu baten barruan gertatzen diren sei eszena horietan, elkarrizketak eta bidaiak askotarikoak izango dira: bidaia iniziatikoak, abenturazkoak, erromantikoak, mistikoak, etab. Beraz, Mondragon Orkestraren abesti haren hitzak parafraseatuz: "Gurekin igogailu batean bidaiatu, gozatu nahi baduzu, eta disfrutatu..."

Aktoreak: Arantxa Zabala Atxukarro, Conchi Gonzalez Cascajar,Esther Modia Castineiras,Laura Claudino Estevez,Miguel Rodenas Serrano,Pilar Brandariz Barral,Xabier Odriozola Jauregi.

Zuzendaria: Mikel Agirregomezkorta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!