Udalak ohar bidez adierazi duenez, zauriturik ez dago: "Ezbeharra gertatu eta gutxira, udaltzainak, ertzainak, suhiltzaileak eta Nortegaseko teknikariak bertaratu dira istripuari irtenbidea emateko. Momentu hauetan, inguruko bizilagunek ez dute gas-hornidurarik, baina ordu batzuk barru berreskuratuko dutela estimatzen da. Dena den, arazoren bat duen edonork 900 400 523 (Nortegas) telefonora deitu dezakete".
Ezbeharra gertatu eta berehala, Idiazabal kaleko zirkulazioa erabat itxi dute, baina zirkulazioa berrezarri azkar berrezarri dute, ordezko pasabide batekin.