Juankar gogoan, Mendi-irteera egingo dute urnietarrek ekainaren, 12an igandearekin, goizeko 07:00tan San Juan plazatik abiatuta: herriko lau tontorrak zeharkatuko dituzte, alegia, Adarra, Onddi, Buruntza eta Santa Barbara. Ondoren, sagardotegi menuarekin bazkaria egingo dute San Joan plazan. Izen-ematea ekainaren 10ean bukatzen da, eta, parte hartu nahi izanez gero, Matxo edo Kantoi tabernetan izango da aukera apuntatzeko.
Horrez gain, bere heriotzaren 34. urteurrenean, omenaldia egingo diote arratsaldeko 19:30ean, herriko San Juan plazan.