Banakako bonuak 53,83 euro balioko du, eta familiarrak, aldiz, 107,65 euro. Kasu honetan ere, badira kuota bereziak: 21 urtetik beherakoek esaterako, 10 sarrerako bonua erosteko aukera izango dute, 36,58 euroan; eta 21 urtetik gorakoek, 57,88 euroan. Sarrera indibiduala erosten dutenen kasuan, 18 urtetik gorakoek 6,30 euro ordaindu beharko dute eguneko, eta 18 urtetik beherakoek, aldiz, 4 euro.