2022/2023 ikasturtean euskara ikasi, maila hobetu, edo azterketaren bat prestatzeko aurrematrikula eginda, hainbat abantaila izateko aukera dago euskaltegian.
- Aurtengo prezioa mantentzen da eta %5eko deskontua egingo da
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
- Lau epetan ordaintzeko aukera
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, edo izena emateko, Urnietako egoitzara jo daiteke, baita helbide elektronikoz (urnieta@aek.eus) edota telefonoz (662 33 87 47) harremanetan jarri ere.